XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uztailaren 28-an Lafitte jaun kalonjearekin bildu dira, aspaldiko partez, 1936-ko bederatzi Menditar.

Zer ziren Menditarrak? Udan bi astez biltzen ziren euskalzale gazteak, lehen aldian Eihalarre-n bigarrenean Altzai-n.

Geroztik zer bilakatu dira Menditarrak? aita familiako, mediku, apez, jeneral eta bertze.

Berekin zuten, 1936-an Artxilondoko bere etxolan hartu zituen artzaina, oraiko anai Mixel Ihidoy.

Egun goxo hartako meza emaile burua: Lizarrague bikario jenerala.

Bazkaria Belokeko arditeian, Beloketxolako ondoan: haitz baten eta pago baten artean....

Bazuela Lafitte apezak zer konda!.